LURZORUAREN KALIATATEAREN IKERKETA, LABEGARAIETAKO KIROLDEGIAREN ONDOAN INBENTARIATUTAKO KOKALEKU BATEN ZATI BATEAN 100M3-TIK BEHERAKO INDUSKETA BAT EGITEKO. (UR-JOKOAK EZARTZEKO)

Alkateak 2022ko azaroaren 16an emandako dekretu baren bidez erabaki zuen Labegaraietako partzela batean (ur-jokak ezartzeko) lurzoru kalitatearen ikerketaren idazketa “Teknimap Energía y Medio Ambiente SL” enpresari (IFZ: B-20439675) 8.404,66 eurotan -BEZ barne- adjudikatzea, aurkeztu duen eskaintzaren arabera.

LAN HORIEK 6.532,67 €-KO DIRULAGUNTZA JASO ZUTEN, INGURUMEN JASANGARRITASUNEKO SAILBURUORDETZAREN 2024KO MARTXOAREN 12KO EBAZPENAREN ARABERA.

Alkateak 2023ko martxoaren 20an emandako dekretu baren bidez erabaki zuen Labegararietako partzela batean (ur jokoekin jarri ahal den gordailua ezartzeko) lurzoru kalitatearen ikerketaren idazketa gehigarria “Teknimap Energía y Medio Ambiente SL” enpresari 3.134,80 eurotan -BEZ barne- adjudikatzea, aurkeztu duen eskaintzaren arabera; kontuan izanik, aldez aurretik egindako adjudikazioaren (8.404,66 euro -BEZ barne-) gehigarria dela eta orotara 11.539,46 euroko -BEZ barne- adjudikazioa egiten zaiola enpresa adjudikazio-hartzaileari.

Kokapen hori Bergarako 2175 finkari dagokio, eta gaur egun Bergarako Udalaren jabetzakoa da.

Inbentariatutako azalera: 247.565,25 m2, deklarazioa eskatzen den ikertutako kokalekua: 1.325 m2 (A azpi-partzela = 775 m2; B azpi-partzela = 550 m2). Erregistroko azalera: 37.805,2 m2

Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpenaren prozeduraren hasiera eskatzen den orubea “Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruen inbentarioan (EJSN-2009 24.5: Metalen galdaketa) GEOIKER kodea: 20074-00190” jasotako azalera handiagoko leku batean sartuta dago.

Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpenaren prozedura hasteko eskatzen den azalera inbentariatutako eremuan dagoelako eta lurzoruaren erabilera aldatzen ari delako egin da ikerketa hau. Horrenbestez, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.d) apartatuan adierazitako kasua aurkezten da: “Kutsatzailea izan daitekeen jarduera edo instalazio bat duen edo izan duen lurzoruaren erabilera aldatzea”.