Enviado por webmaster en Mar, 2026-09-08 15:30
San Martin jaien harira, herritarrek mugikortasuna erraztu eta herritar guztiek jaietan parte hartzeko aukera izan dezaten, garraio zerbitzu bereziak antolatu dira. Alde batetik, Auzo taxi zerbitzua eskainiko dira irailaren 12an eta 15ean herriko auzoguneetako bizilagunentzat; eta bestetik, irailaren 12ko gauean gaueko autobus zerbitzu berezia izango da Bergara, Antzuola, Oñati eta Elgeta artean.
Bergarako Udalak Auzo taxi zerbitzua eskainiko du irailaren 12an eta 15ean, Angiozar, Ubera, Osintxu, Elorregi eta gainerako auzoguneetako herritarrek San Martin jaiez gozatzeko aukera izan dezaten.
Zerbitzua erabili nahi dutenek Ibargarai kaleko taxi geltokira hurbildu ahal izango dira edo zuzenean taxistarekin harremanetan jarri:
- Felix Peralta (taxista): 699 348 688
Auzo taxi zerbitzuaren prezioa 14 eurokoa izango da. Horietatik, Bergarako Udalak 9 euroko dirulaguntza emango du, eta gainerako zatia erabiltzaileak ordaindu beharko du.
Autobus zerbitzu berezia
San Martin jaietako ospakizunak direla eta, irailaren 12ko gauean Aldundiak autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Antzuola, Bergara, Oñati eta Elgeta artean.
Antzuolatik irteerak
00:30, 01:30, 02:30, 03:30 eta 05:30.
Bergaratik irteerak
00:40, 01:40, 02:40, 03:40, 04:40 eta 05:40.
Oñatira iritsierak
01:55, 03:55 eta 05:55.
Elgetara iritsierak
00:55, 02:55 eta 04:55.
Kontrako noranzkoan
- Elgetatik: 01:00, 03:00 eta 05:00.
- Oñatitik: 00:00, 02:00 eta 04:00.
- Bergaratik: 00:15, 01:15, 02:15, 03:15, 04:15 eta 05:15.
- Antzuolara iritsierak: 00:25, 01:25, 02:25, 03:25 eta 05:25.

