Labegaraietako kiroldegian, lehen Spinning gela moduan erabiltzen zen aretoa, aurrerantzean guraso eta haurrek erabiliko dute Txiki Txoko moduan.

Espazio hau Bergarako eta bereziki Labegaraieta auzoko haur eta familia guztiei zuzenduta dago, eguraldi txarra egiten duenean, bertan egoteko.

Auzoko guraso batzuekin batera auzoan dauden espazio posibleak begiratu ostean, gune hau egokitzea adostu zen.

Udalak egokitzapen lanak egin ditu eta dagoeneko zabalik dago nahi duenak bertara joateko.

Txiki Txokoa tabernarekin batera irekiko da, hau da astelehenetik ostiralera 16:00tik aurrera (taberna 23:00 inguruak ixten da) joan ahal izango da bertara eta asteburuetan, goiz eta arratsaldez

Departamento: