Abenduaren 12an izango da Bergarako Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etan.

Ohi duen bezala, Bergarako Udaleko Prebentzio Zerbitzuak gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatu du abenduaren 12rako. Kasu honetan, haur eta nerabeen artean ikasteko motibazioaren eta ikasteko zailtasunen inguruan, “La motivación para el estudio/ dificultad para estudiar” izenburupean.

Hitzaldia Etxadiko kideek emango dute, hau da, Orientazio Psikologikorako Zerbitzua eskaintzen duten profesionalek.

Hitzaldia Kultur Etxean izango da arratsaldeko 6:00etan. Bertan, gainera, modu laburrean, duela bost urte martxan jarritako Familientzako Orientazio Psikologikorako Zerbitzuaren inguruko informazioa ere emango da; besteak beste, zerbitzua gurasoen artean ezagutzera eman, eta urte hauetan zein erabilera izan duen azaldu.