Oxirondoko azokan kokatuta egongo den Bulegoa jai giroan inauguratuko da eta bertan hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute heldu eta gaztetxoek. Azken hauek, CD zaharrak apaingarri eder bilakatzeko aukera izango dute Gabonetan gure herria apaintzeko.

Datorren asteko ostiralean, azaroak 23, Hondakinak Gutxitzeko Europar Astearen baitan, Bergarako Udalak Atez-atekoari buruzko informazio bulegoa irekiko du. Bulegoa Oxiondoko azokan kokatuko da, herritaren zerbitzura.

Inaugurazio hau jai giroan egingo da eta adin guztietako pertsonen parte-hartzea bultzatu nahi da hondakinak gutxitzearen inguruan.

Haurrek CD eta DVD zaharrak apaingarri eder bilakatuko dituzte

Horregatik zenbait ekimen antolatu dira Oxiondoko azokan bertan izango direnak, tartean gaztetxoen artean hondakinen berrerabilera sustatzeko tailerra.

Tailer honetan, gaztetxoek gabonetako apaingarriak egingo dituzte ondoren herriko puntu desberdinetan jarriko direnak Bergara apaintzeko. Honela, CD eta DVD zaharrak apaingarri eder bihurtuko dituzte.

Herritarrek, umeek zein helduek, etxean dituzten CD eta DVD zaharrak Udaletxean eta Kultura Etxean utzi ahalko dituzte birziklatzeko.

Helduentzako konpost ikastaroa

Horrez gain, paraleloan konpost ikastaroa izango da helduentazko eta bulego informatzailearen irekiera ekitaldian Mikel Laskurain aktoreak antzerkitxo bat eskainiko du. Inaugurazioari bukaera emateko luntx txiki bat izango da bertaratutako guztientzako.

Azaroaren 23ko programa osoa:

  • 17:00- 19:00 haurrentzako tailerrak: gabonetako apaingarriak egingo dituzte ondoren ganbonetan herriko leku ezberdinak apaintzeko, eta txokolatada.
  • 18:00-19:00 konposta ikastaroa.
  • 19:00 atez ateko bulegoaren irekiera ofiziala, Mikel Lazkurainen eskets batekin lagunduta. Inaugurazioa luntx txiki batekin bukatuko da.