Yoga ezagutzen ez duten herritarrentzako doako saio ireki bat antolatu da, azaroak 12an, 18:30etan, Agorrosin Ekintza Gunean.

Ikasturte hasieran, irailean, 5 yoga saio eskaini ziren eta horietatik, 3 talde baino ez ziren osatu. Ondoren, pixkanaka-pixkanaka jendea hurbiltzen hasi da yoga orduengatik galdezka, beraz, berriro, taldeak osatzeko deialdia zabaldu da.

  1. urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute honakoan.

Noiz?

AL-AZ, 16:00etan, 3 plaza libre daude.

AR-OG, 10:30etan. Plaza guztiak libre daude.

AR-OG, 20:00etan. Plaza guztiak libre daude.

PREZIOAK 2012. Urtean

Erroldatu abonatuek: 16.25 € / hilean.

Erroldatu ez abonatuek: 24.5 € / hilean.

Ez erroldatu abonatuek: 35.76 € / hilean.

Ez erroldatu ez abonatuek: 53.75 € / hilean

Izen ematea azaroaren 5ean hasi eta 16ean amaituko da.