Irizar Jauregiko aretoan egingo da bilera urriaren 30ean, arratsaldeko 6:30etan.

Dakizuen bezala, urtero, abenduaren 3an Euskaren Eguna dela eta ekitaldi ugari egiten dira Euskal Herri osoan zehar gure hizkuntza aldarrikatzeko.

Horregatik, aurtengo Euskararen Egunerako Bergaran egingo diren ekimenen antolaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 30ean, arratsaldeko 6.30etan, Irizar Jauregiko aretoan egingo den bilerara hurbiltzeko deialdia egiten dugu.