irabazleak.jpg

Lehiaketako sari banaketa urriaren 19an egingo da 20:00etan.

Jadanik badakigu zeintzuk diren XXII. Kirol argazki lehiaketako argazki irabazleak: zuri-beltzeko argazkien artean Soraluzeko Carlos de Cos Azconaren ¡Redios! argazkia izan da aukeratua, koloreko argazkietan, aldiz, Jorge Murgiondo Bergararrarena izan da irabazlea.

Guztira 128 argazki aurkeztu dira lehiaketara, horietariko 52 zuri-beltzean (18 partaide, 6 bergararrak) eta 76 koloretan (24 partaide, 8 bergararrak). Guztien artean irabazleak aukeratzeko ardura izan duten epaimahai kideak Zarauzko Argazkigile Elkarteko Iñaki Kaperotxipi, Gipuzkoako argazkizale Elkarteko Jose Mª Arrigain eta Ikatza Argazkizale Elkarteko Julian Gil izan dira.

Erakusketa

XXII. kirol argazki lehiaketako argazkiekin antolatutako erakusketa urriaren 11tik 28ra izango da ikusgai Aroztegi aretoan. Lehiaketan parte hartu duten 40 argazkik osatzen dute honakoa, 16 zuri-beltzean eta 24 koloretan.


irabazleak.jpg