Obusa.jpg (1).JPG

Segurtasun indarrek leherrarazi egin dute. Obusak 35 x 7 zentimetro zituen.

Gaur, urriak 10, goizeko 09.00ak aldera, Bergarako Udaltzaingoak herritar baten abisua jaso du udalerriko San Martzial auzoaren inguruetan obus bat aurkitu duela esanez.

Bertaratu ondoren, ingurua ziurtatu du udaltzaingoak eta SOS DEIAKi abisua eman dio. Lehergailuetan aditu taldea bertaratu da eta, barruko lehergaia egoera onean zegoela konprobatu ostean, 12.00ak aldera, inguruko zelai batean leherrarazi egin dute 35 X 7 zentimetroko tamainako obusa. Leherketak ez du inongo kalterik eragin.

Obusa gerra Zibil Garaikoa zen eta, adituek uste dutenez, inguru horretan oraindik aurkitu gabeko obus asko egon litezke. Horrelakorik aurkituz gero ez ukitzeko eta, zuzenean, segurtasun indarrei deitzeko aholkatzen diete herritarrei.


Obusa.jpg (1).JPG