2013ko urtarrilaren17tik martxoaren 21erarte egingo da formazioa. Izen-emateko epea azaroaren 16an bukatzen da.

Bergarako Udaleko Prebentziorako Zerbitzuak, herriko eskolen eta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Droga Gaietarako Zuzendaritzaren laguntzarekin, Hazkuntza eta hezkuntza familiarraren inguruko on line formazioa antolatu du.

Ikastaroa ETXADIko profesionalek emango dute UPV/EHUren laguntzarekin eta doanekoa izango da. 0 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendua, horien hazkuntza gaietan trebatzeko helburuarekin.

Bi egitarau egongo dira: bat 0-2 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako eta bestea 2-6 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako. Talde bakoitzean parte hartzeko kopurua mugatua izango da, gehienez 20 kidekoa.

Formazioa on-line-erakoa bada ere, ordu eta erdiko aurrez aurreko 2 saio izango dira: bat formazioaren hasieran eta bestea bukaeran.

Izena emateko edo edozein argibide eskatzeko deitu 943 77 91 26 telefonora edo aloidi@bergara.eus helbidera idatzi azaroaren 16a baino lehen.

Formazioaren inguruko informazio guztia hemen.