Plan berriak 2012-15 epealdirako helburuak eta ekintzak zehaztuko ditu.Lehen bilera urriaren 23an egingo da Irizar jauregian.

Bergarako Udaleko Euskara batzordeak 2012-15 eperako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusi berria diseinatzeari ekingo dio datozen asteetan. Plan honek bete beharko dituen helburu eta ekintzen diseinuan Bergarako herritarren zein bestelako eragileen parte hartzea funtsezkoa dela irizten dio Euskara batzordeak, guztiona baita gure hizkuntzaren normalizazioaren alde egiteko ardura. Horregatik parte hartzeko deialdi zabala luzatu nahi die guztien beren ekarpenak egin ditzaten.

Horretarako, bi bilera ireki egingo dira, alde batetik, hiru urte horietarako lehentasunezko helburu eta ekintzak finkatzeko eta, bestetik, aukeratutako ekintzok gauzatzeko modua aztertzeko.

Lehenengo bilera urriaren 23an egingo da Irizar jauregiko batzar-aretoan, arratsaldeko 6,30etatik 8,30etara bitartean. Bigarrena, berriz, azaro hasieran egingo da.

Bileran landuko diren gaien gaineko informazio zehatzagoa hemen lor liteke edo Udaleko Euskara Zerbitzuan bertan ere eska daiteke.

Aurrekariak

2012-2015 epealdirako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusi berria diseinatzeko eta garatzeko erabakia 2011 urtean Udalak onartutako “Bergara 2010-2020 Plan Estrategikoren baitan jasotako ekintzetariko bat da.

Datozen hileetan garatuko den plan berriak 2008 urtetik indarrean egon den plana berrituko du.