BEART elkarteak eta Euskalherria sketchcrawl taldeak antolatu dute ekitaldia. Bergarako parke eta lorategiak izango dira zitaren protagonista. Parte hartzea herritar guztiei irekita dago.

BEART elkarteak eta Euskalherria Sketchcrawl taldeak Nazioarteko 37. Sketchcrawl topaketa egingo dute Bergan urriaren 13an. Sketchcrawl-a edo Marrazki Maratoia hiri-margolarien topaketa da. Bertan bildutakoek toki desberdinen marrazkiak egiten dituzte, inongo araurik jarraitu gabe eta nahi duten euskarria (papera, plastikoa, kartoia edo auskalo zer) zein materiala (boligrafoa, arkatza, errotulagailua, pintzela, atzamarrak, akuarela, tinta... edota, zergatik ez, kafea edo zuri otutzen zaizun beste edozein) erabilita.

Parte hartu nahi duten guztiak hurbil daitezke topaketara elkarrekin marraztera.

Bergaran egingo den Sketchcrawl topaketak herriko parke eta lorategietan barrena egingo du ibilbidea. Bergarako Udalak lorategiak hobeto baloratzeko informazioa banatuko du marrazkilarien artean.

Ibilbidea eta ordutegia:

10:30. Udaletxeko arkupetan, San Martin Agirre plaza

11:00. Errekalde jauregia ("Goiko kondia")

12:30. Errotalde jauregia ("Beheko kondia")

14:15. Santa Marina eliza

14:30. Bazkaria Sirimiri jatetxean (eguneko menua 12,90 €. Tokia erreserbatzeko bidali mezua beartelkartea@gmail.com helbidera)

18:00. Alde zaharreko lokaletan jarritako artelanen erakusketaren ibilbidea, gurekin egongo diren zenbait egilez lagunduta: Antton Arrillaga, Maite Azkargorta, M. Paz Alustiza, Ramon Aranzabal, Ricardo Azkargorta, ...

19:00. Talde argazkia San Martin Agirre plazan.