Urriaren 10etik abenduaren 10era izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2012ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea urriaren 10etik abenduaren 10era izango dela.

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko ditugu 2012ko abenduaren 10ean.

Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekook adierazitako zerga-helbideetara bidaliko ditugu, eta ondoko moduetako batean egin beharko da ordainketa:

  • Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30etara, edo larunbatetan, goizeko 9:00etatik 13:00etara, legezko dirua edota Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
  • Finantza erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, baku elektronikoetan nahiz Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan, ordaindu gabeko erreziboen premiamenduzko prozedurari ekingo diogu, eta errekarguak, berandutze-interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.