mailing_eskualdeak copia.jpg

Herritarrekin egitasmoaren baitako ekitaldia Arrasaten izango da, irailaren 27an Kulturaten, arratsaldeko 19.00etan. Bailarako herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta.

Gipuzkoako Foru Aldundiak erakunde honi dagozkion erabaki garrantzitsuen inguruan herritarren parte hartzea sustatu eta hauen iritzia jasotzeko “Herritarrekin” egitasmoa jarri du martxan.

Honen baitan, Lurraldeko eskualde bakoitzeko beharrak eta egoera aztertzeko eta berauetako herritarrekin batera gizarte politikaren eta garapen ekonomikoaren eta fiskalitatearen inguruan eztabaidatzeko bilerak antolatu ditu.

Egitasmo honen baitan Foru Aldundiko ordezkaritza bat Arrasaten izango da irailaren 27an. Bergarako Udalak elkarrizketa honetan parte hartzeko gonbita luzatzen die herritarrei.

Bileraren eguna eta ordua

  • Irailak 27
  • Arratsaldeko 19.00etan
  • Kulturate (Arrasate)

“Herritarrekin” egitasmoa

Gipuzkoako Diputazioak herritarrekin komunikazio zuzena izan nahi du batez ere gai garrantzitsuak lantzeko. Horren harira iaz Kontuak Garbi ekimenarekin ere Gipuzkoako 10 eskualdeetan izan ziren 2012ko aurrekontu proposamena herritarrekin konpartitzeko.

Herritarrekin egitasmoa urrats berri bat da herritarrekin lotura hau sendotu nahi duena eta herritarren parte hartzea sustatzera datorrena.


mailing_eskualdeak copia.jpg