Izen-emate epea irailaren 28ra arte dago zabalik Angiozarko liburutegian.

Edurne Uribesalgo irakaslearen gidaritzapean, eskulan ikastaroari hasiera emango zaio urriaren 3tik aurrera Angiozarren. Bertan, zaharberritze lanak, birziklapena, fimoa, marrazketa, etab. landuko dituzte ikasleek.

Ikastaroa asteazkenetan egingo da liburutegian, 14:00etatik 16:30etara bitartean. Prezioa hilean 15 eurokoa izango da eta eskulana egiteko beharrezko materiala parte hartzaile bakoitzak jarriko du.

Izen-emate epea irailaren 28ra arte dago zabalik Angiozarko liburutegian.