Udala otsailaren 1etik aurrera pertsonak hartzen hasiko da Eskusarte auzoan egokitu duen erabilera anitzeko etxebizitzan. Etxebizitza honek 6 logela izango ditu, 3 bainugela, egongela zabal bat eta sukalde-jangela ditu, guztira, 140m². Era honetan, 6 pertsonentzako bizitokia eskaintzen da.

Gizarte Zerbitzuetako Udal Sareko ekipamendu hau, eguneroko bizitzako ekintzetarako laguntza garrantzitsurik behar ez izan arren, beren etxibitzitzak mantentzeko zailtasunak dituztenentzat edo etxebizitza lagatzera behartuta dauden adinekoentzako bideratuta dago.

Sartzeko baldintzak ondorengoak dira:

  • 60 urte edo gehiago izatea.
  • Eskaera aurkeztu aurreko azken 2 urteetan Bergaran erroldaturik egotea.
  • Autonomoak izatea edo mendekotasun ertaina duten pertsonak izatea eta gainbegiratze-maila txikia behar izatea.
  • Jarrera sozial eta ohitura pertsonal normalizatuak izatea.

Era berean, eskatzailearen senitarteko edo bikoteak onartuko dira nahiz eta adin-baldintza ez bete.

2015 urtean egoiliarrak hilero 668,1€ ordaindu beharko ditu baina ondasun eta diru-sarreren arabera, egokitzapenak egingo dira. Kasu guztietan, gutxienez 287,06€ hileko bakoitzaren gastu partikularretarako gordeko dira.

Honekin guztiarekin, Udalak adinekoak komunitate-ingurune egokian mantendu nahi ditu, ohiko etxebizitzetan zituzten baldintzak hobetuz, autonomia sustatuz, elkarbizitza eta gizarte-harremanak errazteko. Azken finean, adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko.  

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus hemen edo Udaleko Gizarte Zerbitzuetan galdetu.

Departamento: