Urtero egin ohi duen bezala, Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak diru-laguntzak emango ditu ondokoen inguruan:

Udako Euskal Unibertsitatean (UEUn) parte hartzeagatik diru-laguntza.

Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten dutenentzako diru-laguntza.

Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrentzako diru-laguntza.

2011-2012 ikasturtean edota 2012ko udan egindako ikastaroengatiko diru-laguntza eskaerak 2012ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean. Eskaerak bideratzeko beharrezko formularioak, bakoitzari dagokion araudia eta informazio guztia hemen aurkitzen dira.

Bertan zehazten ez den edozein informazio osatze aldera, interesdunek Udaleko Euskara Zerbitzura jo dezakete 943 77 91 66 telefono zenbakira deituta.