Iraileko asteazkenetan euskarazko zinea izango da Bergarako Zabalotegi Aretoan

Bergarako Udalak eta Jardun Euskara Elkarteak elkarlanean Euskal filmak zikloa antolatu dute irailerako asteazkenetarako. Bergarako Zabalotegi aretoan izango dira emanaldiak.

Ekimen honen bitartez euskarazko zinea eskaintzeaz gain, Euskal Herrian bertan ekoiztutako produkzioa indarrean jarri nahi du Udalak. Baita mota honetako filmak herritarrei eskuragarri jartzea ere.

Euskal kulturgintzaren alde

Bergarako Udalaren iritziz kulturak funtzezko funzio soziala betetzen du, gainera, azpimarratzekoa da honelako produktuen atzean dagoen auzolana.

Horrez gain, euskal produktuen hartzaile nagusia euskalduna dela kontuan hartuta, gu guztion ardura da ekoizpen hauen berri ematea, zabaltzea eta kontsumitzea. Merkatu txikia eta mugatua dugu eta globalizazioaren eraginez zaila da kanpotik datorkigun eskaintza zabal eta anitzari aurre egitea. Guk modu konzientean jokatu behar dugu euskarazko produktuak aukeratzeko orduan eta ziklo hau honetan oinarritu nahi dugu.

Hiru asteazken, hiru film

Ziklo honen barruan 3 film proiektatuko dira irailean eta urrian, asteazkenetan:

  • Irailak 12: Gartxot
  • Irailak 19: Gazta zati bat
  • Urriak 3: Sua (hasiera batean irailaren 26rako programatu arren, greba dela eta proiekzio eguna atzeratzea erabaki da)

Euskaraz egiten diren produktuak gure sentitu behar ditugulako, ilusioz jaso eta ilusioz gozatzera gonbidatzen zaituzte Bergarako Udalak!!

On egin!!