Elkarteen artean banatzeko dagoen aurrekontua 18.000€ da. Diru-laguntzak eskatzeko epea irailaren 29an bukatuko da.

Bergarako Udalak gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteen artean banatuko duen laguntza herrian garatzen diren jarduera zehatzak, eta denboran jarraian, finantzatzeko erabiliko dira. Guztira 18.000€ bideratuko dira eta, besteak beste, kontuan hartuko da jarduerak bazterketa arazoak dituztenei, minusbaliatuei, hirugarren adinekoei eta zerbitzu sozialen beharra dutenei zuzenduta egotea, genero-berdintasuna bultzatzea, herritarren arteko elkartasuna sustatzea eta antolatutako jardueretan udalerriko bizilagunen parte-hartzea bultzatzea.

Epea irailaren 29ra arte zabalik

Diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago eta irailaren 29ra arte iraungo du. Interesatuek diru-laguntzak eskatzeko oinarriak hemen dituzte eskuragarri.