Urtero bezala, Osintxuko jaiak ospatuko dira aurten ere. Ostiralean hasi eta ekimenen jositako asteburua izango da.

Hona hemen egitaraua

ABUZTUAK 31, ostirala

18:00etan Etxaflero jaurtiketa eta jaien hasiera.

18:30ean Bizikleta martxa Plaentxira mozorrotuta. Saria mozorro onerari.

20:00etan Trikitilariak.

20:30ean Buruhandiak.

23:00etan Kontzertuak “Hardflip”, “Nafarroa 1512” eta “Belceblues”.

IRAILAK 1, larunbata

11:00etan Umeendako jolasak.

12:30ean Futbolin, ping-pong txapelketa.

14:00etan Koadrilen arteko bazkaria (mahaiak jarriko dira frontoian eta koadrila bakoitzak bere bazkaria ekar dezala).

18:00etan Sukaldaritza txapelketa.

19:00etan Toka txapelketa mundiala (Bi tiraldi 2 euro). Saria egongo da.

20:00etan Buruhandiak.

21:30ean Herri afaria.

00:00etan Kontzertua, Trikitake! taldea.

IRAILAK 2,igandea

05:00etan Kulero, kantzontzilo eta tanga lasterketa.

06:00etan Salda magikoa.

11:30ean Kalejira Bergarako trikitilariekin.

12:00etan Meza nagusia.

13:00etan Iñaki Perurenaren erakustaldia eta trikitilariak.

17:30ean Pilota partiduak.

20:00etan Buruhandiak, bonba japoniarrak eta jaien amaiera goi mailako poteoarekin.