Irailaren 3, 4, 6 eta 10, 11, 12, 13 izango dira San Martin jaietako haur eta nagusien danborradetako entseguak, Udal pilotalekuan.

Arratsaldeko 19:00etan haurren txanda izango da. Parte hartzaileak 4 urtetik gorakoak izango dira, 4 urtetik beherako haurrek ezin dute ez danborradan ez entseguetan parte hartu.

Bai entseguetan bai danborrada egunean gerrikoa eraman behar da, danborra eusteko.

Nagusien entsegua, arratsaldeko 20:00etan izango da goian aipatutako egunetan eta tokian.