Kontenedoreetan hainbat konponketa egingo dira 2012ko abuztuaren 13tik irailaren 3ra arte.

Komenio kalean kokatutako lur-azpiko kontenedoreetan hainbat konponketa egin behar dira. Horregatik, 2012ko abuztuaren 13tik irailaren 3ra arte ezingo dira erabili.

Hori dela eta, udalak gune horretako zabor bilketarako alternatiba bat jarriko du martxan. Zaborraren kontenedoreak (berdeak), Komenio kalearen hasieran jarriko dira, goi aldean, eta birziklatzekoei dagozkien kontenedoreak (papera, beira eta ontziak) Munibe plazan jarriko dira.

Beraz, aldi baterako neurri hau kontuan izateko eskatzen zaizue erabiltzaileei.