Agorrosin bergararrentzako erreferentea bihurtu da.

Inoiz baino bazkide kopuru handiena lortu dugu 2012ko uztailean; 4907 lagun, hain zuzen ere, joan zen urtean 4758 bazkide izatera ailegatu ginen. 2011ko urtarrilean 3699 ziren bazkideak, eta 2012ko hilabete berdinean 3870. Mila esker guztiei.

2012ko uztaileko lehenengo 20 egunetan, Agorrosingo igerilekura 22598 sarrera kontabilizatu ditugu. Uztailaren 3an, 2106 lagun sartu ziren, hau izan da jende sarrera gehien kontabilizatu dugun eguna. Bost egunetan 2000 sarrera inguru izan ditugu.

Datuak adierazgarriak dira eta garbi dago, Agorrosin erreferentea dela bergarrarentzat.