Maiatzaren 12an, IDAZLEAK IRAKURLE MINTEGI sailean, bi hitzaldi berezi izango dira Bergarako IDAZLE ESKOLAN, Jatorrian euskara gaiaren harira.

  • Lehenengoa Xamarrek (Juan Carlos Etxegoienek) emango du goizeko 9:30etatik 11:30etara, Euskara jendea hizpide hartuta. Euskal herriko historia eta kulturaren inguruko liburu hau hizkuntz askotara itzulia izan da, bere Orhipean bezala. Oinarri hartuko duen liburua: Euskara jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza. Pamiela, 2006.
  • Eta ondoren, 12etatik 13:30etara, dantzari eta ikerlari den Juan Antonio Urbeltzena izango da. Oinarri hartuko dituen argitalpenak: Euskal Herria eta Festa. Elkarlanean, 2004, / Danza vasca. Aproximacin a los smbolos. Etor-Ostoa

Gaiaren inguruan informazio zehatzagoa nahi izanez gero, Tere Irastortza Idazle Eskolako zuzendariarengana jo dezakezue. Bere telefonoa: 639456204.


Departamento: