Albisterako irudia2.jpg

Argazkian ezker-eskuin Jabi Bengoa (Bergarako Zinegotzia), Josep Oll ("La Caixa"), Jesus Elorza (Bergarako alkatea), Emilio Cuadrado ("La Caixa") eta Iaki Zabala (San Joxepeko presidentea). Informazioaren teknologia berriak erabiltzeko, boluntariotza sustatzeko edota osasunari buruzko tailerrak izango dira, besteak beste.

Bergarako nagusiek aisialdiaz gozatzeko eta esperientzia berriak bizitzeko aukera izango dute Bergarako Udalak eta la Caixak gaur, maiatzak 2, sinatu berri duten hitzarmenari esker. Bi erakundeok adostu dutenez la Caixaren Gente 3.0 proiektua, alor desberdinetako hainbat ekintza barneratzen dituena, udalerri honetan eskainiko da 2012an zehar.

Gente 3.0 proiektuaren helburua da nagusiak hainbat gaitan ekiteko gai direla erakustea eta aktibo manten daitezen ahalbidetzea, ezagutza berrietan trebatzeko aukera eskainita. Honela, Bergarako pertsona nagusiek herriko bizitzan parte hartu eta borondatezko elkarlaguntzan aritzeko baliabideak lortuko dituzte; baita beraien bizi kalitatea hobetzeko aukera ere.

Gente 3.0 Bergarako pertsona nagusien gizarte etxean (jubilatuetan) eskainiko da. Programa honen baitan hainbat tailer eskainiko dira, 3 alorretan: gizarte partaidetza eta boluntariotza, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta Osasunaren zainketa.

Jesus Elortza Bergarako alkateak eskertu egin du la Caixa bezalako erakunde batek Bergaran horrelako proiektu bat garatzeko eskaini duen aukera eta adierazi du proiektu honen helburuak bat datozela Bergarako Udalak landutako plan estrategikoarekin, izan ere, batetik, parte hartzea eta auzolana garatzeko aukerak eskaintzen ditu eta, bestetik, gure herriko pertsona nagusiei bizi kalitatea hobea lortzeko, osasuna zaintzeko, baliabideak eskaintzen dira.

Iaki Zabala, Aterpe jubilatuen elkarteko presidentea, ere aurkezpenean izan da. Hau ere esker oneko agertu da programa Bergaran egingo delako eta Bergarako jubilatu eta pertsona nagusi guztiak animatu ditu Gente 3.0 programaren barruan antolatuko diren ikastaro eta ekintzetan parte har dezaten.


Departamento: