Atzokoan aurkezpen bikoitza egin zen Laboratorium museoan. Batetik, urriaren 30etik azaroaren 14ra ospatuko diren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldiak aurkeztu ziren eta, bestetik, Laboratorium museoak hemendik eta abendura bitartean prestatutako jarduerak ere aurkeztu ziren. 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldiak

Jardunaldi hauen helburu nagusia teknologia berriek bai gure egunerokotasunerako bai lan mundurako ere eskaintzen dituzten berrikuntzak erakustea da. Horrela, industria sektoreko eragileak, merkataritzako agenteak eta eskualde mailako herritarrak, oro har, zientziak nahiz teknologiek eskaintzen dituzten berrikuntzen inguruan sentsibilizatzeko eta trebatzeko aukera izango dute. Azken finean, teknologia berrien erabilerak, gure enpresen eraginkortasunean eta lehiakortasunean zuzenean eragiten baitu. 

Egitaraua:

Urriak 30:      

19:00 Jardunaldien aurkezpena. Sabino Azcarate. Ekonomia Sustapen, Turismo eta Enpleguko batzordeburua.

19:15 “Wolframaren erabilera fusioan: fusioak, energia iturri berri bezala, eskaintzen dituen alternatibak” hitzaldia (gazteleraz). Hizlaria: Enrique Ascasibar (CIEMAT)

Lekua: Laboratorium museoa

Azaroak 4:     

19:30 Wolfram Deuna.Umorezko bakarrizketa zientifiko laburrez osatutako saioa Elhuyar Fundazioaren eskutik (Euskaraz). Lekua: Udal Pleno aretoa

Azaroak 7: 

11:00-12:30 Geocaching ikastaroa. Lekua: Laboratorium            

12:00-13:30 Practice your music. Lekua: Aroztegi Aretoa                    

11:00-14:00 Robotika azoka. Lekua: Udal pilotalekua

11:00-14:00 Dron modeloen erakusketa

Lekua: Udal pilotalekua

Azaroak 10:

9:00 -13:00 Enpresei zuzenduta: "ZERO AKATS" prozesu industrialen monitorizazioa. Lekua: Miguel Altuna Institutuko Areto Nagusian (MAI)

Azaroak 11:

Egun guztiko saioa. Industriari zuzendutako Barnetegi teknologikoa “Industria 4.0” . Lekua: Lasa jatetxea

Azaroak 9 tik 12ra bitartean:

14:00-16:00 Merkatariei zuzendutako formazio saioak. Lekua: KZgunea

  • Implantalariak programa
  • 20 giltzarri, internet-hornitzailea ondo aukeratzeko
  • On-line bezeroaren arreta
  • Iragarki-kartelak

18:00-20:00 Herritarrei zuzendutako formazio saioak. Lekua: KZgunea

  • Ekitaldiak sustatu
  • Atera egiozu probetxua mugikorrari
  • Streaming-a
  • Oinarrizko segurtasuna etxean

Azaroak 12:

19:00-21:00 Wifi sarea + pintxo wifi. Lekua: Irala kalean

Azaroak 13:

15:00-16:00 “Soraluce” Bergarako enpresara bisita gidatua

Azaroak 14:

11:00-19:00 Bideo Jokuen lehiketa. Lekua: Udal Pilotalekuan

19:00-19:45 LATOX taldearen kontzertua

Lekua: Udal Pilotalekuan

Azaroaren 4tik Azaroaren 29ra:

Dron modelo bat erakusgai Laboratorium museoan

 

LABORATORIUM MUSEOAREN JARDUERA PROGRAMA

 

HITZALDIAK

Urriak 30.  Gaia: Fusio nuklearra.  Hizlaria: Enrique Askasibar (CIEMAT). (Zientzia, teknologia eta berrikuntza jardunaldien programa barruan)

Azaroak 4. Zientzia eta humore saioa. Elhuyar Fundazioaren eskutik. (Zientzia, teknologia eta berrikuntza jardunaldien programa barruan)

Azaroak 14.  Gaia: Arte Flandiarra Gipuzkoan (XV-XVI mendeak) Hizlaria: Jesus Muñiz. (Aldundiko “Ondarea bertatik bertara” ekitaldien barruan)

Azaroak 26. Gaia:   Instruir a las élites para educar al pueblo. Utopía y realidad del proyecto ilustrado vasco  Hizlariak: Félix Leturia Ibarrondoeta  Luis Maria Ugalde Olalde.

Abenduak 10. Gaia: Eliteak eta kultura popularrra XVIII mendean Hizlaria:  Iñigo Aranbarri.

JARDUNALDIAK

Urriak 30 – Azaroak 14:  Zientzia, teknologia eta berrikuntza jardunaldiak.

PIEZA GONBIDATUA (Laboratorium museoko lehen solairuan ikusgai)

Azaroak 1 arte: Fusio erreaktorearen wolfram elementua.

Azaroaren 4tik Azaroaren 29ra: Dron modelo bat

Abenduaren 2tik  urtarrilaren 10era: Bale hezurra (Eubalaena glacialis)

TAILERRAK

Urriak 10: Ornitologia tailer irekia.

Azaroak 7: Geocaching ikastaroa (Zientzia, teknologia eta berrikuntza jardunaldien programa barruan)

Abenduak 19: Laborategi jolasak.

BISITA GIDATU BEREZIAK

Urriak 3 eta 4: Jesuiten eskolatik Errege Seminariora (Mankomunitatearekin elkarlanean).

Azaroak 14: Enpresa batera bisita (Zientzia, teknologia eta berrikuntza jardunaldien programa barruan)

Azaroak 15: Arte flandriarraren erakusketa txikira bisita gidatua -museoko aldi baterako erakusketa gelan-, (Aldundiko “Ondarea bertatik bertara” ekitaldien barruan)

MUSEOAREN AURKEZPENA DURANGOKO AZOKAN

Gonbidapena jaso dugu museoa Durangoko azokan (abendu hasieran) aurkezteko, teknologia-jarduera baten testuinguruan.

MUSEOAREN AURKEZPENA ESKUALDEKO ERAGILEEI

2015eko udaberrian hasitako parte hartze eta aurkezpen saioaren bigarren zatia ospatuko dugu azaroa eta abenduan.

 

Departamento: