Berbaz konpondu izenburupean 12 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako ikastaroa egingo da martxoan zehar.

IKASTAROAREN IZENBURUA:

Berbaz konpondu

ANTOLATZAILEA:

Bergarako Udaleko Prebentziorako Zerbitzua

NORENTZAT?

12 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoendako

IKASTAROAREN EZAUGARRIAK:

Talde mugatua izango litzateke, gehienez 15 kidekoa.

Kultur etxean izango litzateke.

Astean bi egunetan, saio bakoitza 2 ordukoa.

Arratsaldeko 6etatik 8etara.

Martxoak 5,7,12,14,19,21

IKASTAROA EMANGO DUENA:

Erain zentroa. Gazteen Osasun Integralean lan egiten duten profesionalak.

IKASTAROAREN HELBURUAK:

Hitzezko hizkuntza modu eraginkorrean erabiltzen ikastea eta berbaz ez den hizkuntzak komunikazioan duen garrantziaz jabetzea

Familia barruko harremanetan malgutasuna eta komunikazioa areagotzea

Hizkuntza ongizateko tresna bihurtzea

IKASTAROAREN EDUKIAK

Zer moduz konpontzen gara berbetan? Komunikazio asertibo eta enpatikoa

Berbaz konpon genezake? Harreman-motak aztertu eta harreman eraginkorra eta enpatikoak bideratzeko tresnak

Berba konpontzaileak. Hizkuntzak sendagai moduan

IKASTAROAREN METODOLOGIA:

Teorikoa eta praktikoa. Azalpen teorikoak parte-hartzaileen esperientziaz hornituko dira

IZENA EMATEKO ETA EDOZEIN ARGIBIDETARAKO:

Telefonoz: 943 77 91 26.

E-mailez: aloidi@bergara.eus

Epea: otsailaren 20tik 29ra.