Erakusketak “Isidro Monzón. Etxeak. Sormen berezi bat Euskal Herrian” izena darama eta erakusketan zehar arkitekto bergararrak, ipar Euskal Herrian egindako lana eta etxeak eraikitzeko sortutako sistema berritzailea ikusteko aukera dago.

Iparraldeko arkitekto talde profesional batek Isidro Monzonen lana aztertu eta omendu nahi izan zuen eta Olaso Dorrea Fundazioarekin elkarlanean erakusketa antolatu zuten. Erakusketa duela gutxira arte Donibane Lohitzunen ikusteko aukera izan da.

Donibane Lohitzuneko erakusketa amaituta, eta pieza guztiak Olaso Dorrera eraman aurretik, Olaso Dorrea Fundazioak Laboratorium museoari erakusketa muntatzeko aukera eskaini zion. Udalak aproposa ikusi zuen museoaren filosofiarekin bat datorrelako eta ia ezezaguna den bergaratar berritzaile baten lana erakutsi eta omendu egiten duelako.

Erakusketan Monzonek ipar Euskal Herrian eraikitako etxeen argazkiak daude eta baita arkitekto honek diseinatutako zenbait plano eta material ere. Erakusgai dagoen material ugari Olaso Dorrea Fundazioaren artxiboan gordetzen den ondare baliotsuaren parte dira, hain zuzen ere.

Erakusketa martxoaren 13ra arte egongo da ikusgai eta ondoren pieza guztiak Olaso Dorrea Fundaziora emango dira.

 

“Isidro Monzón. Etxeak. Sormen berezi bat Euskal Herrian” erakusketako katalogoa ikusteko egin klik argazkiaren gainean:

 

Departamento: