Urtero lez, Erramu Zapatu bezperarako bertso saioa antolatu du Bergarako Udalak Kopla Barik bertso-eskolaren laguntzarekin.

Martxoaren 18an, ostirala, gaueko 22:30ean hasita Erramu Zapatu bezperako bertso-saioa izango da beraz Udal Pilotalekuan.

Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Oihana Bartra, Eneritz Artetxe.

Gai-jartzailea: Iker Iriarte.

Sarrerak: 8€,

Laguntzailea: Kopla Barik bertso-eskola.

 

Sarrerak salgai Internet bidez

Bertso saioko sarrerak martxoak 1etik aurrera jarriko dira salgai www.bergara.eus eta www.kutxabank.es helbideetan arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Martxoaren 17ra bitartean erosi ahal izango dira Internet bidez.

Internet bidez sarrerak erosteko egin klik hemen

Sarrerak salgai Zabalotegin edo egunean bertan

Zabalotegi aretoan, ekitaldiekin zabalik dagoenetan (ikus kultur gida)edo bertso-saio egunean pilotalekuko leihatilan, 21:30ean hasita.

Departamento: