Loreak asmatzen: Naturzale Europarrak Euskal Herrian, aldi baterako erakusketa

XIX. mende erdian Euskal Herrian egokitu ziren bi landarezaleen lanetan oinarritzen da ostiralean inauguratu zen erakusketa. Pietro Bubani, italiar botanikoa da protagonistetako bat, bizitza Piriniotako landareak jaso eta aztertzen eman zuena. Gurean 1841 eta 1879 artean zenbait ibilbide egin zituen, beti ere bere herbarioarentzat landareak jasotzeko helburuarekin. Bubani 1853an izan zen Bergaran.

Erakusketako beste protagonista Didier Petit de Meurville da, 1857.etik aurrera Frantziako kontsula izandakoa Donostian. Bere zaletasunen artean pintura eta landareekiko maitasuna elkartu zituen eta horren guztiaren emaitza Gipuzkoako florari eskainitako hiru album izan ziren. Petit de Meurville 1866an egon zen Bergaran eta orduko bi marrazki ikusi ahal dira erakusketan.

Bi protagonistak denboran eta espazioan batera egokitzeak eta bien landareekiko maitasuna uztartzean antolatzen da erakusketa. XIX. mendeko flora, zientzia eta artea aztertzeko aukera eskaintzen du erakusketak eta bide batez, garai hartako gure herriaren egoera aipatzen da

Halaber, XIX. mendean Bergarak botanikarekin izan zuen lotura ere gogoratuko da.

Erakusketa ikusgai egongo Martxoaren 18tik uztailaren 10era.

Historia, zientzia eta artea erakusketako oinarri

Objektu originalak benetan aipagarriak dira. Alde batetik, XIX. mendean Didier Petit de Meurville-k marraztutako “Flora de Guipuzcoa”-ko laminak ikusi ahal dira; eta baita, 1866 urtean, artista berak Bergaran eta Arantzazun margotutako paisaia batzuk. Bestalde, Errege Seminarioko herbario historikoko karpeta eta pleguak ere erakusten dira

Udaberriko programazioa, natur zientziak protagonista

Datozen asteetan antolatutako ekintza bakoitzaren gaineko xehetasunak emango dira. Bien bitartean, hauek dira datozen hilabeteetarako Laboratorium museoak antolatutako ekintzak:

Egitaraua

Martxoak 20:

Natura eguna

Apirilak 15:

Topaketa museoan: Natur Zientzien arloko herritarren zientzia programak eskualdean?.

Apirilak 16:

Txangoa: Atapuercako aztarnategia eta Giza Bilakaeraren museoa (Burgos).

Maiatzak 18:

Museoen nazioarteko eguna: Zoologia biltegira bisita k.

Maiatzak 21:

Geocaching ikastaroa.

Ekainak 4:

Marrazketa zientifikoaren inguruko topaketa.

Ekainak 16:

Hitzaldia: Aldaketa klimatikoaren eragina Euskal Herriko landare paisaian.

Uztailak 8:

Saguzar gaua.

Departamento: