Bergarako Udalaren eta bergaratar guztien izenean ongietorria eman zien Elena Lete alkateak Groenlotik (Herbehereak) etorritako 33 ikasle eta 2 irakasleei.

Aurten, 7. urtez jarraian Bergara eta Groenloko ikastetxeen arteko elkartrukea egingo da eta aurrerantzean ere horrela jarraitzea espero zuela adierazi zuen alkateak.

Apirilaren 17tik apirilaren 24ra bitartean, Mariaren Lagundiako irakasleek egitarau berezia diseinatu dute eta ondorengo ekintzak burutzeko aukera izango dute: Bergaran bisita gidatua, surfa egitera joango dira Zarautzera, Donostia ezagutzeko aukera ere izango dute, tailerrak, olinpiadak, jolasak…

 

 

 

Departamento: