Donostia 2016k Musika Eskolen Europako Jaialdiaren hamabigarren edizioa hartuko du maiatzaren 4tik 7ra eta Europako milaka musika-ikaslek hartuko dute parte jaialdian.

59 herri eszenatoki bihurtuko dira egun horietan;  Europako musika eskoletako 8.500 ikaslek hartuko dute parte; eta, guztira, 20 kontzertu baino gehiago izango dira.

Horrela,  EMUSIK programa honen baitan Bergaran bi kontzertu eskainiko dira. Lehenengoa Suitza eta Alemaniako ikasleek eskainiko dute Bergarako Musika Eskolakoekin eta bigarrena, aldiz, Hungria eta Slovaquiako musikari gazteek eta Bergarako Musika Eskolakoek. 

Bergarako egitaraua ondorengoa da:

Beste behin ere, Bergaran musikaz gozatzeko aukera paregabea izango da ostiral arratsaldean eta larunbat goizean!

Departamento: