Jaiak girotzen hasteko, igandean (maiatzak 8) ASPE enpresak antolatutako partidu profesionaletan Beñat Rezustari omenaldia egingo diote Udalak eta herriko kirol elkarteek Bergaran. Lehenengo partidua 17:00etan hasiko da eta Rezustak bikoteka jokatuko du bigarren partidua. Jardunaldi guztia telebista bidez ikusi ahal izango da.

Rezustak bigarren partidua jokatuko du baino partidua hasi aurretik egingo zaio omenaldia. Omenaldian herriko eragile ezberdinek hartuko dute parte: dantza eta musika eskolak, pilota elkarteko ordezkari eta pilotari gazteek eta baita udal ordezkariek ere.

Rezustaren omenaldiaren helburua da orain arteko ibilbideagatik zoriondu eta aurrerantzean duena ere oparo-oparoa izan dadila!

 

Departamento: