Bergarako Laboratorium museoak antolatuta, "Pietro Bubani eta Didier Petit de Meurville; bi atzerritar Euskal Herrian karlistaden garaian" hitzaldia izango da larunbat honetan, ekainak 18. Hitzordua Laboratorium bertan izango da, 11:30etik aurrera eta Mikel Alberdi historialaria izango da hizlaria. Arduradunek agertu dutenez, bi pertsonaiak, euren zaletasun botanikoa edota beraiek bizi zuten garaiko euskal gizartea ezagutzeko aukera izango da.

"XIX. mende erdian Euskal Herrian egokitu ziren bi landare zale atzerritar izatea: Pietro Bubani, italiar botanikoa, bizitza Piriniotako landareak jaso eta aztertzen eman zuena, gurean 1841 eta 1879 artean zenbait ibilbide egin zituena, beti ere bere herbarioarentzat landareak jasotzeko helburuz. Eta Didier Petit de Meurville, 1857etik aurrera Frantziako kontsula Donostian, bere zaletasunen artean pintura eta landareekiko maitasuna elkartu zituena, zeinen emaitza Gipuzkoako florari eskainitako hiru album izan ziren".

Loreak asmatzen erakusketa

Bide batez, gogoratuko dugu Loreak asmatzen erakusketa ikusgai dagoela Laboratorium museoaren aldi batera erakusketa gelan. Erakusketa  uztailaren 10a arte egongo da irekita Bergaran, museoaren ohiko ordutegian.

Bubani eta Petit de Meurville gogoratu baino gehiago, erakusketa honek historia, zientzia eta artea ditu oinarri.  Bertan ikus daitezkeen objektu originalak benetan aipagarriak dira. Alde batetik, XIX, mendean Didier Petit de Meurville-k marraztutako “Flora de Guipuzcoa”-ko laminak ikusi hal izango ditugu; eta baita, 1866 urtean, artista berak Bergaran eta Oñatin margotutako paisaia batzuk. Beste alde batetik, Errege Seminarioko herbario historikoko karpeta eta pleguak ikus daitezke.

Departamento: