Ibargarai parkinera joaten dena harrituta geratuko da egunotan. Izan ere, Bergarako Udalak eta Gipuzkoako Aparkatu zure axolagabetasuna izenburupean erakusketa antolatu dute bertan. Aparkalekuko 8 plaza betetzen ditu erakusketak buruko gaixotasunaren, bakardadearen, inmigrazioaren edota boluntariotzaren inguruko mezuak biltzen ditu. "Ez-ohiko erakusketa da, espero ez den leku batean. Baina gizarte bazterkeria ere espero ez denean azalaratzen da. Hemen, leku interaktiboak sortzen saiatu gara, herritarrek ikusi, entzun, sartu... daitezke", agertu du Ion Odriozolak, Gipuzkoako Caritas elkarteko boluntario arduradunak.

Elena Lete alkatea pozik agertu da ekimenarekin eta Caritas taldea eskertu nahi izan du: "Egokia ikusten dugu hemen erakustea, herritarrak sentsibilizatzeko. Erakusketa honen bitartez, urrun geratzen zaigun gizarte bazterkeria gerturatzen dugu, eta garrantzitsuak diren bizikidetza eta elkarbizitza sustatzen ditugu".

Ibargaraiko aparkalekuan dagoen erakusketa astelehena bitartean ikus ahalko da eta ondoren, Gipuzkoako beste herrietara hedatzen saiatuko dira arduradunak.

Departamento: