1.      Jolas igerileku eta berdegunearen ordutegia. 

Ekainak 20tik Abuztuaren 14era bitartean, udako igeritokiaren ordutegia 10:00etatik 20:30etara bitartekoa izango da.

  • Abuztuaren 15etik irailaren 11ra, 20:00etan itxiko dugu igeritokia.
  • Irailaren 12tik 15era 16:00tik 20:00ra egongo dira zabalik

 

2.      Ikasturteko ikastaroen azken astea.

Aste hau da ikasturteko ikastaroen azkena. Datorren astetik aurrera udako ikastaroak hasten dira martxan. Parte-hartzaile guztiei gogorarazi:

  • 2016/17rako izen ematea zabalik dago,  oporretara joan aurretik izen-ematea eginda utz dezaketela.
  • Aste honetan, JUMP FIT eta CORE EXPRESS jardueren doako sustapen saioak Asteartean  20:00 CORE EXPRESS Asteazkena 19:15 JUMP FIT

3.      Udako gazte txapelketak.

Kirol zerbitzuak Lehen Hezkuntzako 6 mailatik hasi eta Batxilergoraino, kirol desberdinen inguruko txapelketak antolatuko ditu; udako aste bakoitzean kirol baten inguruan lehiaketa antolatzen saiatuko gara. Lehiaketa guztiak Agorrosinen bertan egingo dira, frontenis izan ezik, hori, Udal-pilotalekuan egingo baitugu. Jarraian, gaur egun, izena eman dutenen kopuruak, datak eta epeak.

Hona hemen txapelketen eta ikastaroen inguruko informazio zehatzagoa: kirola.pdf

Adjuntos: 
Departamento: