Bergarako Laboratorium museoan ikusgai dago, uztailaren 10a arte, “Loreak Asmatzen: naturzale europarrak Euskal Herrian” izeneko erakusketa. Historia, zientzia eta artea ditu oinarri erakusketak eta bi pertsonaiak denbora eta espazioan batera egokitzeak eta bien landareekiko maitasuna uztartzean antolatzen da. Bertan gure XIX. mendeko flora zientzia eta artearen aldetik aztertzeko beta izan dugu, bide batez garai hartako gure herriaren egoera aipatu eta Pirinioen inguruan sortutako, bai ikertzeko zein gozatzeko interesaren aipua ere egin dugu. Halaber, XIX. mendean Bergarako errege Mintegiak botanikarekin izan zuen lotura ere gogoratzen da.

Panel retroiluminatuek eta objektu originalak dituzten bitrinek osatzen dute erakusketa.  Objektu originalak benetan aipagarriak dira. Alde batetik, XIX, mendean Didier Petit de Meurville-k marraztutako “Flora de Guipuzcoa”-ko laminak ikusi ahal izango ditugu; eta baita, 1866 urtean, artista berak Bergaran eta Arantzazun margotutako paisaia batzuk. Beste alde batetik, Errege Seminarioko herbario historikoko karpeta eta pleguak erakutsiko ditugu.

Bisita gidatuak:

Oraingoan, erakusketa gida baten eskutik ezagutzeko aukera eskaintzen du Laboratorium museoak. Horretarako 3 bisita gidatu antolatu ditu:

-         Uztailak 1, ostirala, 19:00etan.

-         Uztailak 9, larunbata, 17:30ean.

-         Uztailak 10, igandea, 11:30etan.

Bisitaren iraupena 45 minutu ingurukoa izango da. Gidaria Maddi Mujika bergararra izango da,  Ingurumen Zientziatan graduatua. Bere eskutik ezagutuko ditugu erakusketako edukiak baina honez gain, Bergarako Errege Mintegiko tradizio botanikoan sakonduko du, gaurko ezagutzak ematen duen ikuspegia ahaztu gabe. 

 

Departamento: