Laboratorium Museoak eta Turismo Bulegoak udako ordutegia dute gaurtik, uztailak 1etik, aurrera. Modu honetan, eta irailaren 16 bitartean, ondorengo ordutegia izango dute:
  • Astelehenetik larunbatera, 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00
  • Igande eta jai egunak, 10:00 - 13:00
Bestalde, udan zehar Bergarako bisita gidatuak egiteko aukera izango da. Horretarako, Errekalde jauregiko Laboratoriumera gerturatu eta bertan eskatu edota ondorengo ordutegian azalduta egin ahalko dira:
  • Astelehenetik ostiralera, 11:30etik aurrera
  • Larunbata, 11:30etik aurrera eta 16:30etik aurrera
  • Igandetan, 11:30etik aurrera.
Departamento: