Alkabieta kalean errepidearen kontra dagoen espaloiaren alboan marra hori jarraitua margotu da, aparkatzea debekatuta dagoela adierazteko. Modu honetan, aurrerantzean ezingo da bertan aparkatu. Neurri honekin, Bergarako Udalakgaraje-jabeen eskaerari erantzuna ematen dio honela, izan ere, behin eta berriz adierazi dute ibiaren aurrealdean aparkatu ez arren ondoan aparkatzeak traba handia eragiten ziela. Era berean, oinezkoentzat irisgarritasuna hobetzen da, orain arte autoek espaloi gainean aparkatzen zutenez, oinezkoentzat oso leku gutxi gelditzen zen eta.

Gainera, Alkabietako kalean epe ertainean egingo diren lanak bitarteko, trafiko handituko dela aurreikusten da. Udalak kale horretako bihurgunean dagoen lorategiari zati bat kendu eta autoentzat errepidea zabalduko du eta beraz, aurrez trafikoa zuzentzea ezinbestekoa da. Bihurgunea zabaltzeak tamaina handiko ibilgailuak bertatik pasatzeko aukera emango du eta gaur egun espaloi gainean aparkatzen den luzera guztia dagokion zabaleran errespetatzea premiazkoa da.

Marra horia dagoeneko margotu den arren, Udaltzaingoak aparkatzea debekatuta dagoenaren oharra iragarriko du astebetez. Uztailaren 15etik aurrera, ordea, salaketak jartzen hasiko da gaizki aparkatutako autoetan. Bertan aparkatzeko ohitura duten herritarrei gogoratu nahi zaie, Bergarako aparkaleku handienetakoa 50 metrotara dagoela eta bera erabiltzeko gomendioa luzatzen du Udalak.

Departamento: