Bergarako III. Leiho eta Balkoiak Lorez eta Landarez Apaintzeko Lehiaketako sari banaketa atzo, asteazkena, egin zen Oxirondon. Edurne Garitanoren balkoiak (Euskitza Gainekoa Etxea – Angiozar) irabazi du 1go saria eta beraz, berak jaso ditu sariaren 400 euroak Bergarako dendetan trukatzeko. Bigarren saria, berriz, Aitzol Mujikarentzat izan da (Fraiskozuri 4 – 2.ezk) eta 200 euroko balio duten udal-bonoa berarentzat da. Epaimahaiak erabakia hartzeko orduan originaltasuna, apainketaren kalitatea, loreen iraunkortasuna, diseinu floristikoa eta egitura bezala berrerabilitako materiala erabiltzea dira kontutan hartutako irizpideak. Honela, irabazleak 9,37ko puntuazioa lortu du eta bigarrengoak, aldiuz, 7,75.

Departamento: