Errealak eta Eibarrek euskararen aldeko partida jokatuko dute Bergaran abuztuaren 10ean. Kilometroak 2016 jaiaren baitan antolatutako ekimenak Bergarako Udalaren laguntza izango du: "Horrelako ekintzak egitea plazerra da guretzat eta Udalak beti babestuko ditu honelako ekimenak. Izan ere, goi mailako futbol partida izango dugu Bergaran. Ligako bi talde gipuzkoarren arteko lehia herrian bertatik bertara ikusteko aukera paregabea izango dugu. Ikuskizun handia eskaintzea espero dugu eta ea jende asko erakartzea lortzen dugun herrira. Eskerrik asko antolaketa lanean ibili zareten guztioi!", agertu du gaurko agerraldian Ander Alberdi Bergarako alkateordeak.

Eibar taldeko presidenteordea den Mikel Larrañagak eta Erealeko kontseilaria den Juanjo Arrietak euskararen aldeko apustua egiten dutela adierazi dute bi taldeek: "futbolak zelaitik haratago egon behar duela ulertzen dugu. euskal gizartearen sustraietan oinarritzea, presentzia izatea futboletik aparte. Euskal Herrian dugun altxor nagusia euskara izanik, euskararen munduan dauden ekintza guztietan hor izango gara", gaineratu du Larrañagak.

Partida ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude:

  • Bergaran Kilometroak dendan eta Depor eta Pol-Pol tabernetan 
  • Eibarren Kultu tabernan 
  • Arrasaten Monte tabernan 
  • Oñatin Aloña Mendi tabernan

Sarrera orokorra 15 euro ordaindu beharko da eta 12 urtetik beherakoek zortzi euro ordaindu beharko dute. Era berean, partiduaren egunean bertan erosi ahalko dira sarrerak Agorrosingo lehiatilan. "Liga txapelketa abuztuaren 20an hasiko denez eta gurera hamar egun lehenago etorrita, sasoi onenean etorriko dira. Puntu-puntuan izango ditugu; beraz, demaseko derbia eskainiko dutela ziur gaude", esan du Kilometroak 2016ko Amaia Ostolazak.

Departamento: