Programan esan bezala, Bergara haztea da helburua. Landa ingurua bultzatzea eta indartzea eta landa eremuetako bizilagunen egunerokotasuna ahalik eta erosoena izateko lanean jarraitzen du Udalak. Eta zentzu horretan, Bergarako auzo eta auzokideekin biltzen hasi ginen uda honetan, euren nahiak eta beharrak detektatzeko. Nahi horien artean, auzoetako oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak bermatzea aurkitzen zen. Honela, urtean zehar egindako ekintza desberdinei lotuz, beste 4 bide egokitzen ari gara. Egokitu behar diren bideak honako hauek dira, bildu garen Aritzetako San Migel auzorako bidea, Osintxu auzoko Azkargorta etxeetarako bidea, Elosua auzoko Agerre baserritik Egileor baserrirako eremua eta azkenik, Goiauzora (San Martzialera) doan bidea.

Lau eremuetako lanak hasi dira dagoeneko eta abenduaren hasierarako amaituta egotea aurreikusten dira. Lau obretako aurrekontua 33.825 eurokoa da eta Construcciones Lasuen eta Excavaciones Peru ari dira lanak egiten. Lau bide hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko ekonomia sustapeneko, landa ingurumeneko eta lurralde orekako departamenduak urte honetarako atera dituen diru-laguntza deialdiari esker egin ditzakegu. Nabarmendu behar da deialdi honetako parametroa edo baldintza nagusia, ruraltasuna zela. Hau da, zenbat eta ruraltasun maila handiagoa izan, puntuazio altuagoa eta beraz, laguntza jasotzeko aukera gehiago.

Aurretik esan bezala, baserri bideetan egiten ari garen lan hauek urte guztian zehar zentzu honetan egin ditugun pauso desberdinei gehitu behar zaizkie; hala, uda aurretik Aritzeta auzoko bidean izandako luiziak konpondu genituen. Elorregiko hilerrirako bidearen egoera ere ez zen egokia eta horregatik, errepide ondoko horma berreraiki zen, zoladura konpondu eta bide azpiko ura bideratzeko ere kanala ipini zen. Osintxu eta Angiozar auzoetan ere urgentziazko lanak burutu ziren. Bi kasuetan luiziak izan ziren eta egin beharreko lanak bidetik lurra kentzea eta errepideak garbitzea izan ziren. Angiozarreko Goimendi auzoan eta Uberan, Etxebarrutia etxeetako eremuan, asfaltatze lanak ere egin genituen.

Abuztuan ere egin ziren lan gehiago. Horrela, baserri bideetako sastrakak eta sasiak kendu ziren, azken hilabeteetan zolatutako bide publikoak garbitu ziren, guztira 90 kilometroko errepidean desbroze lanak eginez.

Poliki -poliki, baina etenik gabe, Bergarako landa eremua hazi eta indartzea lortuko dugu.

Departamento: