Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna aldarrikatzeko Berdinkatea antolatu zen herriko ikastetxe guztiekin batera;  San Martin Agirre,  Ipintza, Aranzadi, Migel Altuna eta Mariaren Lagundia. Bergarako ikasle guztiek osatu zuten giza katea eta prozesua, bideoan jaso du Udalak eta bere youtubeko kanalera igo du; www.youtube.com/berdinkatea helbidean.

Gaur egun, XXI. Mendean egonik ere, emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdintasunak ugariak dira bizitzako arlo desberdinetan; kirola, lan mundua… horren kontra lan egiteko konpromisoa hartu du Bergarako Udalak. Martxoak 8 eguna urtean behin ospatzen bada ere, urteak 365 egun ditu eta Udalak, bere harri-koskorra egunero ekartzeko lan egiteko borondatea agertzen du.

Lan horretan, eragile eta talde desberdinen parte-hartzea ere ezinbestekoa izango da. Ikastetxeetakoa, batik bat. Gure haurren hezkuntzan eraginez gero, etorkizuneko gizarte eredugarria izateko aukera gehiago izango baititugu.

Azkenik, Berdinkatea egiten laguntza eman zuten guztiei gure eskerrik beroena eman nahi diegu; “ikaragarria izan zen, eta hurrengo pausoak emateko eredua ere izango da. Berdinkateaz gain, Angiozarreko eskolakoek ere aldarrikapenean parte hartu nahi izan zuten eta betaurreko moreak jantzi zituzten. Eskerrik asko guztiei”, agertu du Elena Lete alkateak.

Hona hemen bideoa;

 

 

Departamento: