Mendekotasun egoeran dauden pertsona nagusiek opor garaian aldi baterako egonaldiak egin ditzakete adinekoen egoitzetan.

Zerbitzu honen bitartez opor garaian pertsona hauen zaintzaileei atsedena eskaini nahi zaie, adineko pertsona mendekoaren premiei erantzun egoki bat eskainiz.

Oporraldiak 2017. urterako:

  • Uda

    • Uztaila – eskaerak aurkezteko azken eguna: maiatzaren 19a

    • Abuztua – eskaerak aurkezteko azken eguna: ekainaren 2a

    • Iraila – eskaerak aurkezteko azken eguna: ekainaren 9a

 

  • Abendua eta urtarrila–eskaerak aurkezteko azken eguna: azaroaren 3a.

 

Programa honetan parte hartu nahi duten adineko ezinduak dituzten familiek, Bergarako Udaleko Gizarte Zerbitzuak sailera jo beharko dute edota 943 779 165 telefono zenbakira deitu.

Departamento: