Autor: 
Bergarako Udala
Fecha de creación: 
Marzo 2003

Bergarako Udalaren enkarguz, 1999. urteko urrian hasi zen EHUko lantalde bat, udaleko Euskara Zerbitzuarekin lankidetzan, Bergarako Azterketa Soziolinguistikoa egiten. Lan haren emaitza gisa, bi txosten nagusi aurkeztu nahi ziren:

  • Lehenengo txostenean, Bergarako egoera soziolinguistikoaren azterketa zabal eta zehatza osatu nahi zen.
  • Bigarren txostenean, berriz, hurrengo lau urteetarako Euskara Biziberritzeko Planaren ildo nagusiak finkatu nahi ziren, gizarteko arlo bakoitzeko normalizazio egitasmoak finkatzerakoan lagungarri izan zitezen.

Lehenengo txostena bukatua eta bigarrena bideratua zela, plazaratu zituen Eusko Jaurlaritzak Euskara Biziberritzeko Plana herrietara hedatzeko proposamena eta proposamen horrekin lotutako materialak, tartean herriko euskararen egoerari buruzko diagnosi laburra.

Bergarako Udalak egoki ikusi zuen Jaurlaritzaren asmo hura eta EBPN herrian garatzeko bideak urratzea erabaki zuen eta baita horretarako behar ziren erabakiak hartu ere.

EBPNren diseinuaren barruan lehenengo atala diagnosiarena da eta, hain zuzen ere, horixe aurkezten dizuegu txosten honetan.

Bertan, nagusiki, EHUko lantaldeak, Euskara Zerbitzuarekin lankidetzan egindako diagnosi-txosten nagusiaren laburpen bat dator baina, bertan ikus litekeenez, erabili izan dugu HPSk gertatutako diagnosia ere.