Monumentuaren argazkia

XVI. gizaldiaren hasieran eraikitako etxe honek harri landuz dauka jasoa behe solairua eta lehenengo altuera sostengatzen duten oinarri edo mentsulak ere harrizkoak dira eta gotiko estilokoak. Zura erabili beharrean harriz egindakoa izanagatik iraun du eraikuntzak, Ertaroan ugariak ziren sute ikaragarriek ez baitzuten guztiz hondatu edo erraustu. Bartzelonako "El Pueblo Español" izeneko parkean erreproduzituta dagoen etxe bitxi honetan jaio zen, 1878 urtean, Koldo Eleizalde jauna, idazlea, euskaraz egindako hezkuntzaren bultzatzailea eta Euskaltzaindiaren sortzailetarikoa izan zena.