Emakumeak zientzietan, arteetan eta letretan duen papera ikusarazteko erakusketa bat aurkeztu dute Jakiundek eta Laboratorium Museoak
Enviado por Bergarako Udala en Mar, 2024-03-05 09:23
Bergarako Laboratorium Museoak eta Jakiunde-k, Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, ‘24 emakume-mujeres-femmes’ erakusketa aurkeztu dute astelehen honetan museo bergararraren kanpoaldean. Martxoaren 4tik 31ra izango da ikusgai, eta Jakiundeko zenbait kideren 24 argazkiren bitartez, emakumeek zientzietan, arteetan eta letretan duten papera ikusarazi nahi du Euskal Herriko kaleetan eta plazetan. Erakusketa museoaren kanpoaldean instalatu diren plaka batzuen bitartez ikusi ahalko da, eta solasaldi bat zein ikasleei zuzendutako bisita gidatuak eskainiko dira.