Bergarako herritarrek Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzeko laguntzak izango dituzte 2012 ikasturtean.

Idazle Eskolak idazten eta ozenki irakurtzen trebatzeko ikastaro laburrak eskaintzen dihardu 2011-12 ikasturtean zehar Bergarako UNEDen. Dagoeneko amaituta daude iritzi-artikuluari eta poesiari eskainitako moduluak eta urtarrilean ipuinak idazten ikastekoa hasiko da Edorta Jimenez idazleak emanda. 8 larunbatetan eskainiko da goizeko 10:45etik 12etara.

"Informazio gehiago:" http://ieskola.asmoz.org/index.php?option=com_content&task=view&id=45&It...

Era berean, urtarrilean zabalduko da antzerkiko moduluan apuntatzeko epea ere eta martxoan izango da ozenki irakurtzen trebatzeko moduluan izena ematekoa.

Bestalde, hilean behin, idazle edo kultura-sortzaile baten hitzaldia izaten da,IDAZLEAK IRAKURLE MINTEGIetan eta urtarrilaren 21ean Julen Arriolabengoa idazlea izango da Jaun Zuriaren askazia bere liburuaren jiran jardungo duena. Aurten Euskara jatorrian hartu da hizpide, eta Julen Arriolabengoaz gain, hizlari izango dira Patxi Zubizarreta, Juan Antonio Urbeltz, Jon Sarasua, Xamar, Fredi Paia eta Aitor Furundarena. Hilean behin larunbatetan.

Helbide honetara jo dezakezue

Eskaintza osoaren gaineko informazioa honako helbidean lor liteke: http://ieskola.asmoz.org IDAZLEAK IRAKURLE MINTEGIAK eta IDAZLE ESKOLAko MODULUAK ataletan.

Esan bezala, bai moduluetan eta bai hitzaldietan parte hartzeko interesa duten bergararrek diru-laguntzak izango dituzte Bergarako Udalaren eskutik. Laguntza matrikularen %75era artekoa izan liteke lana dutenen artean eta %100era artekoa ikasle eta langabeen kasuan.

Laguntzen oinarriak

Bete beharreko inprimakia


Arloa: