webmaster-k Ar, 2026-08-04 13:12-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazi duenez, 2026ko abuztuan Herribus garraio zerbitzuak ordutegi moldatua izango du.
Abuztuan zehar, zerbitzua astelehenetik ostiralera bitarteko lanegunetan eskainiko da. Goizeko ordutegia 09:35etik 13:45era izango da, eta arratsaldekoa 18:35etik 20:00etara. Bestalde, abuztuaren 1ean, 8an, 22an eta 29an, larunbatetan, Herribusak 09:35etik 13:00etara eskainiko du zerbitzua.
San Juan auzora ez da zerbitzurik emango abuztuan. Angiozarko erabiltzaileek, aldiz, zerbitzua erabiltzeko aukera izango dute aurrez eskatuta. Angiozarretik Bergarara etortzeko, interesdunek 943 76 59 42 telefonora deitu beharko dute. Bergaratik Angiozarrera joateko, berriz, eskaera autobusean bertan egin beharko da.

