webmaster-k Og, 2026-07-30 09:37-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazi nahi du asfaltatze lanekin jarraituz, abuztuaren 4an Iraburu kale bukaerako aldapa asfaltatuko dela. Lan horiek behar bezala gauzatu ahal izateko, Koldo Elizalde kaleko aparkalekuen alde bat guztiz libre utzi beharko da, zehazki Koldo Elizalde 3 zenbakitik errotondaraino. Neurri hori ezinbestekoa izango da lanetan erabiliko den makinaria aldaparen azpialdeko gunera iritsi ahal izateko.
Era berean, Iraburu kalean ere hainbat aparkaleku libratuko dira, bertako bizilagunen ibilgailuen zirkulazioa bermatzeko, aurreko esku hartzeetan egin den moduan.
Lanek irauten duten bitartean, Iraburu eta Koldo Elizalde kaleek bi noranzkoetan zirkulatzeko aukera izango dute.
Asfaltatze lanak egun bakarrean egingo dira, goizez eta arratsaldez, eta behin amaituta, berriro ere aparkatu ahal izango da libratutako guneetan.

